Azkenengo bi ostiraletan, marra zuzenak landu ditugu. Lerro horizontal, bertikal eta diagonalak ezagutu eta praktikatu ondoren, bakoitzak bere marrazkia sortu du erregela erabiliz
.
Ikasle ta guraso agurgarriok: Uda joan zaigu ta hemen gaude berriro ere, prest eta gogoekin ikasturte berri honekin hasteko! Aurten gauza berriak ikasiko ditugu, ipuin ezberdinekin gozatuko dugu, txangoan joango gara... eta hainbat eta hainbat gauza gehiago!! Mezu honekin ongi etorria eman nahi dizuegu Berango-Meranako 1. ziklotik!! Animo txapeldunak!!!