HIRU NESKAK
Baziren behin, hiru neska. Ahizpak
ziren eta itsasontzi handi batetan bizi ziren. Egun batetan, kapitainak
itsasontzitik joan behar zirela esan zien, oso nekagarriak zirelako. Irla batetan
utzi zituzten.
Neskek, irlatik ihes egin behar
zutela erabaki zuten. Horretarako, bakoitzak itsasontzi bat eraikiko zuen. Ahizparik
nagusienak, bananak erabili zituen txalupa bat egiteko. Bukatu zuenean, ahizpa
ertainarengana joan zen. Bigarren ahizpak, usteldutako makilak erabili zituen
bere itsasontzi txikia eraikitzeko. Ahizparik txikienak, besteek baino egun
batzuk gehiago behar izan zituen berea egiteko. Lehenengoz, irla osotik osteratxo
bat egitera joan zen. Irlaren erdian, aspaldi apurtutako hegazkin bat aurkitu
zuen eta herramintaz betetako kutxa bat. Hegazkinaren zatiak erabili zituen
urpekuntzi bat eraikitzeko. Itsaontziak uretara bota zituzten egunean, marrazo
handi bat agertu zen. Lehenengo, ahizpa nagusiaren txalupara hurbildu eta
banana guztiak jan zituen. Neskak bere ahizpa ertainaren itsasontziraino igeri
egin behar izan zuen. Marrazoak bigarren itsasontzia ikusi zuenenan,
usteldutako egurrez eginda zegoela ulertu zuen. Atzera igeri egin zuen
lehenengo eta gero, ziztu bizian abiatu zen itsasontziaren Kontra talka eginez.
Egur guztiak apurtu ziren eta bi neskak arineketan joan ziren ahizpa txikiaren
urpekuntzira, oraindik ur azalean zegoena. Neska txikiak, alboko ate bat ireki
zuen bere ahizpak sartzeko. Marrazoak atea ikusi zuenean, bere indar guztiekin
igeri egin zuen. Atea itxi zuten arren, aurrera jarraitu zuen. Marrazoa atearen
kontra kolpea emateko prest zegoenean, berriro ireki zen. Baina, oraingoan,
eskopeta erraldoi bat agertu zen. Ahizpa txikiaren arma, sua botatzen hasi zen.
Marrazoa guztiz erre eta gero, eskopetarekin tiro egin zuten neskek animalia
arpoiaz harrapatuz.
Gau hartan, marrazo errea afaldu
eta gero, urpekuntzia martxan jarri eta Itsasoa ezagutzeko bidaia hasi zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario